XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Akatsik gabeko antolaketa, zirkuito idiliko bat eta eguraldi ona OñatikoMila eta bostehun lagun behar ziren Igandean Oñatin egingo den
Horiek eta gehiago bildu dira atzo arratsaldean
Atzo San Migel eguna zen Oñatin, herriko festaburua, alegia eta horregatik beharbada azpiegitura mailako lan guztiak bukaturik zituzten:
Oñatik duela hogeita hamasei urte eratu zuen Munduko Kros Txapelketa izan da Kilometroak eratzerakoan herriak erabili duen erreferentzia.
Aurtengo Kilometroak-ekin honelako zerbait lortu nahi dute, baina Euskal Herri mailan.
Oñatiarrak ere kezka honekin ibili dira eta Usabiagarekin, ETBko metereologoarekin eta Pello Zabalarekin hitzegin ondoren, eguraldi ona garantizaturik dutela erabaki dute.
Eguraldiak lagunduko duela gauza segurua izanik, inoiz Kilometroetan izan den zirkuitorik ederrena izango da igandekoa, herri horrek dituen edertasun ugariez gozatzeko aukera eskainiko baitu.
Lagungarri gisa,
Hala ere, zirkuitoaren zatirik haundiena Aloña mendiaren magalean ezarri da.
Herriko enparatzan dago Ikastola eta han jarri dute lehen area eta, Altzibarren, Zahor txokolate fabrikaren ondoan bigarrena.
Hirugarren Santa Lutzian, laugarrena Asentzion, bosgarrena San Martinen eta seigarrena Unibertsitatean Area guztiek kerizpe guneak dituzte, zuhaitz ederrekin.
Zirkuito nagusi honek bost kilometro eta seirehun metrotako luzera du.
Area
Guztietan baselizak dira eta San Lutziatik Asentzio bitartean dagoen Tokillo baserrian sorpresatxo bat ezarriko dute antolatzaileek.
Haritzak, pagoak, urritzak, altzak... hogeita sei zuhaitz ezberdin dira zirkuito horretan eta guztiei beren izen zientifikoak jarri zaizkie biharko.
Bide horretan diren baserrien artetik Ubaoko Makinetxea izan daiteke ikusgarriena.
Ur faltarik ere ez da izango, hirur iturri natural baitira bidean.
Oiñati egunotan festetan dagoela kontutan izanik eta kanpotar asko etor daitezkeela pentsatuz, kanping bat ere antolatu dute Tuertokua deitzen zaion zelaian, bertan gosari, bazkari eta afariak ere emango direlarik.
Bide ekologikoa Zirkuito nagusiak eskaintzen dituen edertasunekin asetzen ez direnentzat bide alternatiboa ere prestatu dute oñatiarrek,Bide ekologiko hori zirkuito nagusiaren hirugarren areatik, Berezaotik konkretuki, abiatuko da 4.800 metrotako itzuli baten buruan laugarren areara, Asentziora, irteteko.
Ubao erreka inguruko pista zati txiki batetaz kanpo, zolu guztia porlanezkoa da.
Goizeko 9etan Bitoriano Gandiaga poetak bere testu bat irakurriz jarriko da martxan makinaria haundi hori eta egun osoan zehar izango da zertaz gozatu eta zer ikusirik.
Gandiagaren poema horren mila kopia eman ditu argitara antolaketa batzordeak beranduago joaten direnek ere mezuaren berri izan dezaten.
Hasierako giroa segurtatzeko txalaparta, Zubietako Zanpatzarrak, Oñatiko Banda eta Herriko Txistulariak izango dira.
Zirkuitoaren sei area nagusietan zehar edozein adin, gusto eta zaletasun asetzeko adina ekintza eta ekitaldi izango da.
Erredakzio honetara igandeko Kilometroetara joateko dei eginez iritsi diren idazkien artean euskal eskola nazionala erreibindikatuz HBk argitara eman duena aipa daiteke.